Ospakizuna, haurreskolarekin batera hazitako neska-mutikoekin

Julen Iriondo 2015ko urr. 2a, 19:29

Arratsaldean ospatu dute Antzuolan bertako haurreskolaren 10. urteurrena. Ate irekiak egin dituzte, eta puzgarriak, txokolatea, tailerrak eta haurreskolatik pasatutako umeen argazkiekin egindako ikusentzunezkoa izan dira. Hain justu ere, horiek izan dira gaurko ospakizunera batu direnetako batzuk –baita gurasoak ere–, gaur eguneko erabiltzaileekin batera.

Ume eta guraso pilatxo bat batu dira Antzuolako haurreskolaren 10. urteurreneko ospakizunera. Batzuek puzgarrietan zebiltzan bitartean, beste batzuek argazkiei begira adi, txokolate beroa hartzen edo aurpegia margotzen.

Ekitaldiari hasiera emateko, haurreskolako hezitzaileek eta alkateak egin dituzte hitz batzuk. Gurasoak oso pozik agertu dira herrian haurreskola zerbitzua egotearekin eta hezitzaileen lanarekin.

Aurreko urteetan haurreskola beteta izan den arren –0 eta 2 urte arteko 21 haur–, herrian ume kopuruak ere behera egin eta gaur egun bederatzirekin dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak