Bizikidetza artearen bidez lantzeko ekimena abian jarri dute antzuolarrek

Maider Arregi 2015ko mar. 18a, 08:00

Bizikidetza Artearen Bidez Landuz egitasmoaren helburua, herritarren arteko bizikidetza ona lortzea da: "Beharrezkoak diren gaitasunak praktikan jarriz eta jarduera artistiko bat eginez bizikidetza ona lortzea da xedea", azaldu du Leire de Miguel teknikariak.

Ekimena lantzeko asmoz, hainbat saio egingo dira herritarrekin batera. Helburua da-eta herritarrek aurrez aukeratuta, eskolako patioko kanpoaldeko horman, murala margotzea. Murala egiten lagundu nahi dutenek gaur, eguaztena dute aukera 18:30ean Olarango goiko pisuan.  (Hirugarren eta azken saioa hilak 25, 18:30ean izango da).

Murala, martxoak 28 eta 29ko asteburuan margotuko da eta egun guztiko saioa izango da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak