Aiherratik poz-pozik etorri dira herriko eskolako 37 gaztetxo

Maider Arregi 2014ko eka. 18a, 10:02
Antzuolako Herri ikastetxeko laugarren eta bosgarren mailako 37 ikasle, Aiherrara joan dira. Antzuola eta Aiherra herrien arteko senidetzak 30 urte beteko ditu aurten. Hala, helduek ekin zioten harremana sendotzeko asmoz egin dute irteera gaztetxoek. Pozik itzuli dira bizitako esperientziarekin.

Aurten Aiherra-Antzuola senidetzeak 30 urte beteko ditu. Senidetze horri jarraipena eta indarra emateko asmoz, herriko eskolako umeak, laugarren eta bosgarren mailako gaztetxoak, Aiherran izan berri dira. Harrera ezin hobea egin diete Aiherrako herritarrek Antzuolako ume eta irakasleei. Lehengoz gainera, gaua pasa dute bertan. Orain, Aiherrako gaztetxoen txanda da eta laster, Antzuolara etorriko dira senidetza sendotzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak