Tailerrean parte hartzen dutenen, eta oro har emakumeen, alde psikikoa lantzea du helburu tailerrak. Iturbek azaldu duenez, "gugan edo besteengan mespretxatzen ditugun ezaugarriez jabetuko gara: ezagutzen ez ditugun horiez, gureak bezala onartzen ez ditugunez".
Bakoitzaren beharretan oinarrituta, gorputza landuko dute. "Gorputza sentitzeko lan egingo dugu eta gorputzak berak erakutsiko digu bidea bere indar eta minetatik", azaldu du Iturbek. Oinarrian gorputza, bihotza, ideia, pentsamenduak eta taldea izango dituztela gaineratu du.