Atez atekoaren 2. urteurrena ospatzeko, argazki masiboa

Maider Arregi 2013ko mar. 4a, 17:19

 Martxoaren 7an, eguenean, bi urte beteko ditu hondakin selektiboaren bilketa sistemak.
Atez ateko jarraipen batzordetik bigarren urteurrena ospatu nahian, martxoaren 9rako, zapaturako, jaia antolatu dute. Hala, Zurrategi plazan, 13:00etan argazki masiboa egingo dute.

"Argazkia masiboa izateko herritar guztiak bertaratzea nahi dugu, gure egunerokoaren parte bihurtu den sistema eta batez ere antzuolarrok birziklatzearekin harturiko konpromesua ospatzeko. Atez atekoarekin gustura gaudela adierazteko argazki masiboa aterako dugu. Haize errotekin eta kolore bereko kamisetekin etortzeko gonbidapena egiten diegu herritarrei", azaldu digute jarraipen batzordetik. "Argazkia ateratzeaz gain urteurrena giro alaian ospatuko dugu, luntxa eskainiz.Bestalde, inguruko herrietako lagunak Antzuolara gonbidatu nahi ditugu, atez ateko sistema aurrez aurre ezagutu dezaten".

Etxeko konpostaren jarraipena

Mankomunitateak etxeko auto-konpostaren jarraipenaren gaineko kanpaina jarri du martxan. Hala, datozen asteetan, telefono deien bidez ekingo diote jarraipen kanpainari. Ondoren, bigarren fase batean,bisitak egingo dituzte, konpostagailuen funtzionamendua eta egoeraren inguruko datuak jasotzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak