Mendi-lasterketa antolatzeko deia egin dute

Maider Arregi 2012ko urr. 29a, 16:37

2013ko otsailaren 24an Antzuolako Udalak eta Debagoieneko Antxintxika Triatloi Taldeak mendi lasterketa antolatu dute. Herrian zein bailaran, ekintza osasuntsu eta guztiontzako irekia izango den kirol festa herrikoia antolatu nahi dute.


Lasterketaz gain, umeentzako jokoek ere izango dute tokia prestatu nahi diren ekintzen artean. Horregatik, edozein ideia edo antolaketan parte-hartzeko, gonbita zabaldu nahi diete herritarrei.
"Beharrezkoa da guztion inplikazio eta bultzada ekintza polit bat aurrera atera nahi bada. Aldez aurretik eskerrak eman nahi ditugu", azaldu dute antolatzaileek.
Hala, bilera irekia azaroaren 5ean; arratsaldeko zazpietan udaletxean egiteko deia zabaldu nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak