Kirol taldeendako diru-laguntzak emango ditu Udalak

Maider Arregi 2012ko urr. 9a, 12:09

Kirol taldeek diru-laguntzak azaroaren 30era bitartean eskatu ditzakete. Guztira, 5.500 euro banatuko ditu laguntzetan Udalak.

Antzuolan kirol taldeentzako diru-laguntzak esleitzeko deialdia argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2012ko irailaren 20an. Era berean, 2012ko urriaren 2an egindako bilkuran Tokiko Gobernu Batzordeak ondoko erabakiak hartu zituen: Lehenengoa: Antzuolako kirol taldeei diru-laguntzak esleitzeko deialdia egitea. Bigarrena: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita eta 2012ko azaroaren 30arteko epea ematea eskabideak aurkezteko. Hirugarrena: 2012ko aurrekontuan 481.452 partidan izendatuta dauden 5.500 euroen erabilpena baimentzea aipatutako helbururako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak