Zeharkako xirula edo flautez gain, flauta kontrabaxua, flauta baxua, solen dagoen flauta eta xirula mota desberdinak entzuteko aukera egongo da, Salvador Espasaren zuzendaritzapean. Aipatzekoa da, 15 laguneko talde horretan Alaitz Zabalo antzuolarrak parte hartzen duela.
Kontzertua 20:00etan izango da, Torresoroan eta sarrera 3 euro dira.
Honako egitaraua egingo dute:
- La flauta mágica..........W.A.Mozart ( Arr.S.Espasa) / Bakarlaria: Amaia Lavín.
- Suite en la menor..........G.Ph. Telemann ( Arr.S.Espasa) / Bakarlaria: Irantzu Pérez.
- Duettino Sur des motifs hongrois..........F.Doppler. (Arr.S.Espasa) / Bakarlariak: Susana Torre, Alaitz Zabalo.
- Lorcari omenaldia.......... E.Costa
- Carnaval de flautas..........Salvador Espasa.