Memoria lantzeko tailerra eguaztenetan

Maider Arregi 2012ko api. 23a, 17:49

Emma Ocamica terapeutak eskainiko du tailerra eta azaldu digunez, buruko area kognitibo guztiak estimulatzeko ikastaroak dira. "Kurtso osoan zehar, garuneko gune kognitibo guztiak estimulatuko ditugu bederatzi saio ezberdinei esker. Ariketa bakoitzak burmuineko area konkretu bat estimulatzen du, hori da helburua, garun dena lantzea". Garuneko gimnasia ikastaroak maiatzeko eta ekaineko eguaztenetan egingo dira Torresoroko Eguneko zentroan. Lehena maiatzaren 2an izango da eta izena emateko epea zabalik duzue hilaren 30era arte.

Pertsona nagusiendako bideratutako ikastaroa da: "Ondo dauden pertsona nagusiendako da; aktibo sentitu eta mantendu gura dutenendako da". Izaera prebentiboko tailerra dela, eta giarrendako gimnasiora joatea modukoa dela azaldu digu: "egunero area kognitibo bat landu beharra dago. Garuna zenbat eta gehiago estimulatu, orduan eta hobeto zahartzen dela frogatuta dago; Burmuina muskulua bezalako da, ez badiozu lana eginarazten zahartu, erdoildu egiten da; zenbat eta gehiago landu orduan eta aktiboagoa da". Zahartzaro aurreko dementzia saihesten laguntzen dute tailer hauek. Izaera prebentiboko kurtsoa dela eta memoria tailerren eraginkortasuna frogatuta dagoela gaineratu digu. "Buruko zenbait gaixotasun ez garatzeko lagungarriak dira", dio. Zerebroa egunero erabiltzen dugula, baina egunerokotasunaren errutinan soilik, dio Ocamica terapeutak.

Bederatzi saio

Garuneko gimnasia ikastaroak maiatzeko eta ekaineko eguaztenetan egingo dira Torresoroko Eguneko zentroan 15:30etik 17:00etara bitartean, eguaztenetan. Guztira 9 saio egingo dira. Lehena maiatzaren 2an izango da; 9, 16 , 23 eta 30ean izango dira maiatzeko gainontzeko saioak. Ekainean, aldiz, 6,13, 20 eta 27an. Izena emateko epea zabaldik dago hilaren 30era arte eta udaletxean edo Gizarte Zerbitzuan eman beharko da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak