Andoni Larrañagak 'Smile Festival' jaialdian webgune-kanpaina onenaren saria jaso du

Maider Arregi 2012ko ots. 29a, 10:41

Publizitatea eta umorea batzen dituen Smile Festival jaialdian Andoni Larrañaga antzuolarrak webgune-kanpaina onenaren saria jaso du. Izaera europarra du jaialdi honek eta publizitate estrategia moduan umorea erabili duten Europako kanpainak saritzen ditu. Epaimahaiak saritutako lana Verano Azul izeneko kanpaina izan da. Kanpaina iazko uztailean egin zen bezeroei Adaki Komunikazio agentziako udako oporrak hasten zirela komunikatzeko helburuarekin.

Andoni Larrañagak, otsailaren 24an Espainiako Zinema Akademian jaso zuen saria. Epaimahaiko burua Ricardo Perez izan zen, Asociados publizitate agentziako presidentea eta zuzendaria. 2012. edizioko ohorezko saria Alex de la Iglesia, zuzendariari eman zioten Campofrio enpresarentzat eginiko Comicos spotarengatik.

Andoni Larrañaga izan da kanpaina honen zuzendaria. Antzuolarra diseinatzaile grafikoa da eta Bartzelonako Massana eskola ospetsuan egin zituen ikasketak. 2004. urtean bere kide Tomas Mendizabalekin Ezkio-Itxason Adaki Komunikazioa agentzia sortu zuen, diseinua eta teknologia berriak elkartzen zituen proiektu bat errealitate bihurtuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak