Abuztuan ohiko ordutegia izango du atez ateko bilketa zerbitzuak

Usoa Agirre 2011ko uzt. 29a, 12:00

Abuztuan betiko moduan egingo da hondakinen atez ateko bilketa, baina udaleko informazio puntua itxita egongo da. Edozein gorabehera edo kezka argitzeko Mankomunitatera deitu beharko da (943 79 33 99). Irailetik aurrera udalean emango da berriz ere zerbitzua.

Konpostagailuetara bisita

Bestalde, irailetik aurrera konpostagailuak bisitatzen hasiko dira.

Behin hasierako ikastaroa eginda eta konposta egiten hasita, orain arreta pertsonalagoa emango da. Bisiten helburua da bakoitzak bere egunerokotasunean konposta egiterakoan dituen arazo eta kezkak bertatik bertara ikustea eta konpontzea.

Irailaren 5etik aurrera hasiko dira konpostatzaileekin bisita zehazteko deika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak