Atez atekoaren ongi-etorri jaialdia egubakoitzean

Goiatz Arana Begiristain 2011ko mar. 2a, 17:49

Atez atekoaren ezarpenaren bezperetara ailegatuta, azken txanpako lanetan buru-belarri sartuta dabiltza. Astelehenean hasita, otsailak 28, kubo marroiak banatzen ari dira eta, horrekin batera, zuzen nola erabili jakiteko argibideak eta material informatiboa ematen ere bai: gida bat, asteko egutegia zehazten duen imana, hondakin bakoitza nora bota behar den jakiteko hiztegia eta sukaldeko kartela.

Udaletxean egokitutako atez ateko informazio bulegoan ari dira banaketa egiten eta, atzo, martitzena, dezenteko mugimendua izan zuten.

Barikuan, martxoak 4,  amaituko dituzte banaketa-lanak eta, arratsalde horretan bertan, atez atekoaren ongi-etorri jaia egingo dute: 17:00etan, Torresoroan, Txan magoa; eta 18:30etik aurrera, Zurrategi plazan, birziklapen eskulanak eta bertso-poteoa. 

Atez ateko sistema astelehenean, martxoak 7, ezarriko da Antzuolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak