Atez atekoaren behin-betiko sistemaren aurkezpena

Usoa Agirre 2011ko ots. 21a, 11:01

Gaur, astelehena, atez ateko hondakin bilketa sistemaren gizarteratze prozesuko bileretan zein informazio bulegoan jasotako ekarpenen ondorioak eta behin-betiko sistema azalduko dira. Torresoroan izango da, 18:30ean.

Herritarrekin egindako bileretan egindako ekarpenak kontuan hartuta, behin-betiko sistema azalduko da.

Konpostaje ikastaroa

Bestalde, Debagoieneko Mankomunitateak eta Antzuolako Udalak abian jarri berri dute etxeko konposta bultzatzeko kanpaina. Ahalik eta antzuolar gehien autokonpostatzen hastea da helburua eta, bide batez, atez ateko bilketa selektiboa erraztu eta azkartzea.

Horretarako doako konpostaje ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa egiten dutenek %20ko hobaria izango dute hondakinen tasan Ikastaroan izena emateko azken eguna gaur da, otsailak 21. Izena emateko deitu 900 701 087 doako telefonora edo mezua bidali: atezate@debagoiena.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak