Martxoaren zazpirako gertatze bidean, antzuolarrek Usurbilera egin zuten bisita

Irati Goitia 2011ko ots. 13a, 15:32

Zapatu goizean egin zuten Usurbilera bisita antzuolarrek eta joandakoek  atez ateko sistema bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten. Ekimenak ez zuen esperotako erantzuna jaso.

Martxoaren zazpia da eguna eta antzuolarrak jo eta su dabiltza data garrantzitsurako prestatzen: hitzaldiak eta bilerak izan dituzte, eta zapatuan Usurbilera egin zuten bisita.


Goizeko 8:00etan autubosera igo eta atez ateko sistema jarri zuen Euskal Herriko lehen herrirako bidea hartu zuten. Usurbilen hondakinen sistema hori aurrez aurre ikusteko aukera izan zuten. Egin zuten bilbidean zehar herriko hainbat toki bisitatu zituzten antzuolarrek: zintzilikario guneak, kamioiak bilketa nola egiten duen ikusteko aukera izan zuten eta Larrialdi-Ekarpen gune baten ere izan ziren.


Joandakoak pozik gelditu ziren ikusitakoaz eta bisita oso baliogarria iruditu zitzaiela esan ziguten. Pedro Iturbe alkatea ere iritzi berekoa da: "Gauza asko esaten eta entzuten dira atez atekoaren inguruan, baina bertatik bertara ikusita argazkia erabat aldatzen da. Ikusi dugu sinplea dela, ohitura aldaketa txiki batzuk eskatzen dituela eta hemen naturaltasun osoz egiten dutela. Orokorrean, Antzuolan etorkizunean nolakoa izango den ikusteko aukera izan dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak