Atez atekoaren bilerak bukatuta, erabakiak zehaztuko dituzte orain

Usoa Agirre 2011ko ots. 7a, 09:00

Atez atekoa ezagutzeko eta oraingoz dauden funtzionamendu proposamenak azaltzeko lau bilera egin ziren joan den astean; 450 bat herritarrek hartu zuten parte. Bileran, eskola praktiko bat egin zuten lehenengo atez atekoarekin hondakinak nola sailkatuko diren azaltzeko.

Ondoren, lan-taldetan banatu eta lau puntu hauek landu zituzten: hondakinak ateratzeko ordutegia eta egutegia; zintzilikarioak; autokonposta egiteko aukera eta beherapena tasetan; eta larri-guneak. Puntu horien artean ordutegia izan zen kezka handiena sortu zuen gaia. Proposamenaren arabera goizez atera beharko dira hondakinak, 6:30etik 8:30era bitartean. Bilketa, berriz, 8:30ean hasiko litzateke.

Orain, bileretan herritarrek egindako proposamenak aztertu eta hilaren 21ean egingo da batzarra erabaki guztiak azaltzeko.

Usurbilera bisita

Atez ateko sistema ezagutzeko  udalak Usurbilera bisita antolatu du. Bisita otsailaren 12an izango da eta herritar guztiek dute joateko aukera. Irteera 8:00etan izango da eta itzulera, berriz, 13:00etan. Informazio bulegoan eman behar da izena; gaur, otsailak 7, da azken eguna. 19:00ak arte egongo da bulegoa zabalik.

Atez atekorako zintzilikarioak

Hemen dituzue, argazkitan, zintzilikarioak jartzeko proposamenak biltzen dituen lekuak: zintzilikarioen puntuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak