Urtetan abesbatzaren alde egindako lanaren esker ona jasoko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 25a, 18:58

Egun berezia izango da domeka Salbador Olaberriarendako eta Luis Pildainendako. Urtetan herriko abesbatzan egindako lanaren esker ona jasoko dute abesbatzako kideen partetik.

Olaberria eta Pildain orain dela 35 urte hasi ziren Antzuolako abesbatzan. "Gizonak bakarrik hasi ginen; Bastidak Iparragirreren bertsoak hiru ahotsetan jarri zizkigun", gogoratzen dute.
Ondoren, emakumezkoak sartu zirela diote, orain dela 25 urte, gutxi gorabehera. "Gaur egun, 22 lagunek osatzen dugu abesbatza", diote. Abesbatza sortu zuten urte haietan zaletasun handia zegoela diote. Orain, hori aldatu egin dela eta gazte gutxi dabilela gaineratu dute.

Simon Artolazabal

Simon Artolazabal organo-jotzaileak erakutsi zien musika herriko mutikoei: sol eta fa klabeak. "Lan handia" egin zuela diote. Hala, gaztetatik izan dute musikarekiko zaletasuna Olaberriak eta Pildainek.

Hainbat abesbatzetan ibili dira

Urte hauetan, Donostiako, Bilboko eta Iruñeko abesbatzekin ibili dira, eta Madrilen ere izan dira abesten.
Aurrera begira, ahotsak laguntzen dien bitartean abesten jarraitzeko asmoa dutela diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak