Juanina Garai entrenatzaileak argi du jokalarien ilusioan dagoela emaitzaren gakoa: "Jokalariek ilusio handia dute; eta egiten dutena eurengatik egiten dute. Hori da taldearen gakoa".
Orain unerik onenean daudela argi dauka Garaik, eta horrela jarraitzea eskatzen du.
Maiatzean amaituko da liga
Garaik argi dauka euren asmoa partiduz partidu joatea dela. "Liga maiatz erdialdean bukatzen da eta oraindik ez gara Gabonetara iritsi", gaineratu du Garaik. Liga amaitu bitartean beste hogei bat partidu jokatu behar dituztela dio Garaik, eta partidu guztietan gogotsu irtengo direla.
Etxeko partiduak dira garrantzitsuak, Garairen ustetan: "Horiek dira irabazi beharrekoak". Antzuolaren estrategia jokatzea dela gaineratu du Garaik. Bestalde, jokalariek egiten duten horretan sinesten dutela dio, eta defentsan ondo dabiltzala.
Zapatuan, 16:00etan, Eztalan
Antzuolak zapatuan jokatuko du, Euskaldunaren aurka, Eztalan. "Preferente mailatik jaitsi den taldea da, eta orain arte kaskar samar dabil", azaldu du Garaik.
Entrenatzaileak agindu die jokalariei jarraian hiru partidu irabaziz gero afari bat irabaziko dutela: dagoeneko bi afari zor die entrenatzaileak jokalariei. Eta hasi besterik ez dira egin.