'Harri irratixe' ikuskizuna Goio Arrietaren eskutik, egubakoitzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 3a, 13:30

Musikan oinarritutako antzezlana izango da Harri irratixe. Goio Arrieta musikariak eskainiko du ikuskizuna, egubakoitzean, 22:00etan Torresoroan. Arrietaren eskutik, Andres Calamaro, Fito, Manu Caho eta Alex Sardui, besteak beste, izango dira Torresoroako taula gainean.

Arrieta oso musikazalea da; hala, musikan oinarritutako bakarrizketak egingo ditu. Batez ere, azkeneko hamarkadako musika erabiliko du, bere bizitzan erreferente izan direnak. 

Bideoklipak

Arrietak pertsonaiez aldatu behar duenean, hau da, atrezzoa, bideoklipak jarriko dituzte aretoan bertan dauden ikusleak girotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak