25 laguneko koadrila izan zen Gorbeian joan zen domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko aza. 2a, 18:37

Arrola mendi taldeak antolatuta, 25 laguneko koadrila joan zen Gorbeiara joan zen domekan. Murua aldetik abiatu ziren; gainera, tontorrera iristear zirela Juanito Oiartzabal mendizalearekin topo egin zuten. Gurutzera iritsi ondoren, Bizkaia aldera jaitsi ziren eta Lekandako aterpetxera iristear zirela euriak harrapatu zien. Mendi taldekoak pozik daude irteerak izan duen erantzunarekin; esan dute, norbaitek irteeraren bat proposatu gura badu eurekin zuzenean harremanetan jartzeko edo mezua idazteko arrolamendi@euskalerria.org helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak