Tokiko Agenda 21en gaineko batzarra egingo dute martitzenean

Aintzane Irizar 2005ko mai. 5a, 14:18
Tokiko Agenda 21 Ekintza Plana diseinatzeko, herriaren gaineko diagnosia egiten dihardu Udalak. Prozesu horretan herriko eragile sozial eta ekonomikoekin batzarra egingo dute, martitzenean, hilak 10, 19:00etan, udaletxean.

Apirilean sinatu zuten Udaltalde 21 eratzeko hitzarmena. Antzuola, Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta, Elgeta, Bergara, Oñati eta Leintz-Gatzagako udalek osatzen dute talde hori.

Euren helburua da Tokiko Agenda Ekintza Plana diseinatzea eta garatzea. Horrekin, ekonomiaren, gizarte ongizatearen eta ingurumenaren arteko oreka lortu nahi dute.

Antzuolako Udalak herriaren gaineko diagnosia egiten dihardu eta prozesu hau herriko eragile sozial eta ekonomikoen artean hedatu nahi du. Horretarako, batzarra egingo dute martitzenean, hilak 10, 19:00etan, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak