Patxiko Txerren Txiki liburua, kalean

Aintzane Irizar 2005ko api. 28a, 14:40
Patxiko Txerren sariketako ipuinekin osatutako liburua kalean da dagoeneko. Bederatzi ipuin batu dituzte aurtengo liburuan. Lehenengo mailatik seigarrenera bitarteko ikasleenak dira ipuinok.

Honako hauek dira, hain justu, ipuinen izenburuak eta egileak:

  • Nire amona pelotari egin da, Helene Baztarrika. Lehenengo mailakoa.
  • Nire ahizpa txikia, June Azkarateaskasua. Lehenengo mailakoa.
  • Tonoren ametsak, Endika, Cabo. Bigarren mailakoa.
  • Ihes egin nahi zuen lapurra, Mikel Jauregi. Hirugarren mailakoa.
  • Zirko bukaezina, Ane Martin. Laugarren maila.
  • Ijitoen gorabeherak, Alaitz Urkiola. Bosgarren mailakoa.
  • Lauritak hegan egin nahi du, Josune Cantero. Bosgarren mailakoa.
  • Tsunamiak laga zidan oroitzapena, Jone Larrañaga. Seigarren mailakoa.
  • Zenbat arazo!, Onintza Legorburu. Seigarren mailakoa. Bertso eran idatzitako ipuina.

    Liburutegian dago liburua, hartu nahi duenarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak