Errekaren proiektua behin betiko onartu dute

Aintzane Irizar 2005ko api. 13a, 15:19
Aurreko asteko egubakoitzean, apirileko osoko bilkuran, Deskarga erreka bideratzeko proiektua behin betiko onartu zuten. Otsailean udalbatzarrak onartutako proiektu egokituari aldaketa txiki batzuk egin dizkiote. Beste hainbat, berriz, ez dituzte kontuan hartu.

Otsaileko osoko bilkuran Deskarga erreka bideratzeko proiektu egokitua onartu eta gero, ikusgai jarri zuten proiektu hori, udaletxean. Goiena.neten eman genizuen horren berri. Martxoaren 15era arte proiektuari alegazioak aurkezteko aukera izan zuten herritarrek. Epe horretan, bederatzi talde, alderdi eta herritarrek aurkeztu zituzten alegazioak.

Hona hemen onartu dituzten alegazioetako batzuk:

  • Erreka kontrako lurzorua izotzari aurre egiteko modukoa izatea.
  • Urgeldiak eta presa txikiak egitea, arrainen biziraupena bermatzeko
  • Ingurumenaren inpaktuaren azterketa sinplifikatua egitea.

Bestalde, Udalak eskatu zion Jaurlaritzari errekaren arazoari irtenbide integrala ematea. Horrela, erreka herrian sartu aurretik, hondakin solidoak batzeko sistema jarriko dute.

Beste hainbat alegazio, baina, atzera bota dituzte; hala nola, udaletxe pareko zubia zabalagoa egitea eskatzen zuena, gainezkabide estuagoa eskatzen zuena, ostatuko zubia ez botatzea eskatzen zuena...

Mairuaren alardea, plazan

Udaleko arduradunek azaldu digutenez, Mairuaren Alardea plazan egiteko arazorik ez da egongo. Danbor jotzaileak eta kanoiak tokiz aldatu beharko dira, baina, arazorik gabe ospatu ahal izango da herrian hain garrantzitsua den jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak