Gaztetxeak itxita jarraituko du

Aintzane Irizar 2005ko api. 11a, 17:40
Astebete baino gehiago darama gaztetxeak itxita. Han ibiltzen diren koadrilen artean hainbat arazo sortu direlako itxi zuten; aurreko egubakoitzean, hilak 8, batzar orokorra egin zuten gaztetxearekin zer egin erabakitzeko, eta oraingoz, itxita jarraituko duela erabaki zuten.

Apirilaren 2an, zapatua, erabaki zuten Antzuolako Gazte Asanbladako kideek gaztetxea ixtea. Horretarako arrazoia da han ibiltzen diren hainbat koadrilak ez dituela bere gain hartu dagozkien ardurak. Gauzak horrela, gaztetxea hankaz gora eta zikin-zikin eginda zegoen aspaldian.

Momentuz, gaztetxea ixteko erabakia hartu zuten, eta egubakoitzean, hilak 8, batzar orokorra egin zuten, gaztetxearen etorkizuna erabakitzeko.

Batzar horretan erabaki zuten gaztetxearen funtzionamendua berriro planteatu beharra dagoela eta funtzionatzeko era berri bat zehaztu beharra dagoela. Horretarako, datorren asteko egubakoitzetik (apirilak 22) aurrera, batzarrak egingo dituzte gaztetxean, 19:30ean.

Bien bitartean, gaztetxeak itxita jarraituko du; batzarrak, zine emanaldiak, hitzaldiak, erakusketak edo beste ekintzaren bat antolatzen dutenean bakarrik zabalduko dute Kalebarrengo lokala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak