Udalbatzarrak 2.460.054 euroko aurrekontua onartu du 2005erako

Aintzane Irizar 2005ko mar. 21a, 11:16
Martxoko osoko bilkuran, hilaren 11n, aurtengo aurrekontuak onartu zituen udalbatzarrak: 2.460.054 euro, guztira. Horietatik, inbertsioetara bideratuko dituzte 598.171 euro. Ibarre auzoaren urbanizazio lanetan inbertituko dute zati handiena.

Martxoaren 11n, egubakoitza, onartu zituzten aurtengo aurrekontuak; esan bezala, 2.460.054 euro, guztira. Iazkoarekin alderatuta, zertxobait behera egin du; iaz, 2.585.797 eurokoa izan zen aurrekontua. Aurrekontuaren zatirik handiena, ohikoa den moduan, Etxebizitza eta Hirigintza batzordeak izango du: 783. 019 euroko aurrekontua, hain zuzen ere.

Ia laurdena inbertsioetarako

Aurtengo aurrekontua txikixeagoa izango den arren, inbertsioetarako portzentaje pixka bat handiagoa bideratuko dute, aurrekontuaren ia laurdena, 598.171 euro, hain justu.

Inbertsioaren zatirik handiena, aurrekontu osoaren kasuan bezala, Etxebizitza eta Hirigintza batzordearendako izango da; 418.737 euroko inbertsioak egingo ditu batzorde horrek.

Aipatzekoa da, bestalde, Nekazaritza batzordeak ere inbertsioen zati handi bat eramango duela aurten, 96.643 euro, hain zuzen ere.

Ibarre auzoa urbanizatzea

Ibarre auzoa urbanizatzeko lanena izango da inbertsio handiena; 270.371 euro bideratuko dituzte horretara. Bigarren inbertsio handiena Nekazaritza batzordeak egingo du; 94.643 euro erabiliko dituzte Urrutitik Gorrizerako errepidea konpontzen. Hormigoia botako dute. Beste inbertsio aipagarri batzuk honakoak dira: futbol zelaiko aldageletan 25.000 euro; lokal publikoen azterketa egiteko, 10.000; gaztetxearendako, 5.000...

Aurrekontuak eta inbertsioak batzordeka (eurotan)

Batzordea....Aurrekontua.........Inbertsioa

Zor publikoa..............114.272......................................0

Gobernu organoak......54.104........................................0

Administr. orok...........354.065............................6.740

Giz. Segur. eta Sust...262.041...............................300

Hezkuntza......................80.858...........................18.000

Etxeb. eta Hirigintza...783.019......................418.737

Komunitate Ongiz......259.021..................................0

Kultura.........................135.144..............................3.750

Gazteria..........................49.621............................5.000

Kirolak..........................107.467........................30.000

Liburutegia....................19.130...........................7.000

Euskara.......................118.253........................12.000

Nekazaritza.................123.053........................96.643

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak