Maristen gaineko erakusketa datozen bi asteburuetan

Aintzane Irizar 2005ko mar. 10a, 13:16
Maristek jarritako San Joseren irudiak 75 urte bete dituela ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eguenean, hilak 10, Jose Luis Santamaria maristak berbaldia egingo du.

Datozen bi asteburuetan, berriz, maristen gaineko erakusketa egongo da zabalik. Eguenean bertan inauguratuko dute erakusketa hori, eta hilaren 12an, 13an, 19an eta 20an egongo da zabalik, Olaran etxeko aretoan, ohiko ordutegiarekin: 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara, hain zuzen ere.

Eskolako materiala

Erakusketa osatzeko herritarren laguntza izan dute; hainbat argazki, dokumentu eta eskolako material laga du maristetan ibilitako hainbat herritarrek. Maristek eurek ere hainbat material laga diote Udalari, hala nola, maristen fundatzaile Champagnaten eskultura bat.

Bestalde, ikus-entzunezko bat prestatu dute eta ikusgai egongo da erakusketan: Iñaki Aranguren maristari, maristetan ikasle ibili ziren Mateo Aranguren eta Victoriano Barrenari eta Jose Angel Zabalo alkateari elkarrizketa egin diete ikus-entzunezko horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak