Errekaren proiektua ikusgai udaletxean

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 23a, 18:44
Erreka bideratzeko proiektua ikusgai ipini dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Martxoaren 15era arte egongo da jendaurrean.

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ur Departamenduak eskatu zuen eta Antzuolako Udalak 2005eko otsailaren 4ko udalbatzarrean onartu zuen.

Proiektua jendaurrean dagoen epean komenigarritzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Planoak eta irudiak

Obra konplexua eta garrantzitsua izanik, planoak osoko bilkuren aretoan ipini dituzte. Planoez gain, proiektua hobeto ulertzeko, irudi birtual sorta bat eta 15 minutuko bideoa ere egongo dira.

Ordutegia

Astelehenetik egubakoitzera:

  • 10:00etatik 13:00etara
  • 14:30etik 19:00etara

Larunbatetan:

  • 10:00etatik 13:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak