Erreka bideratzeko proiektua onartu dute

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 14a, 13:40
Otsaileko ohiko osoko bilkuran onartu zuten Deskarga erreka bideratzeko proiektu egokitua. Horren arabera, udaletxe atzean estalitako gainezkabidea egingo dute. Plazan, berriz, erreka agerian geratuko da eta plataforma bat ipiniko dute.

Udalbatzak aho batez erabaki du Deskarga erreka bideratzeko proiektu egokitua onartzea. Proiektua Enrique Elkoroberezibarrek idatzi zuen Eusko Jaurlaritzaren aginduz.

Gainezkabidea udaletxe atzean

Proiektuaren arabera, udaletxe atzean estalitako gainezkabidea egingo dute. Honek sei metroko zabalera eta bost metroko altuera izango ditu. Ondarreko transformadore ingurutik hasi eta Eperra elkartearen atzeko partera iritsiko da.

Plazan erreka agerian

Plazan lurra altxatu eta erreka kanalizatuko dute. Kanalak lau metro eta erdiko zabalera izango du. Errekaren gainean, udaletxearen aurreko aldean, 19 metroko plataforma bat ipiniko dute eta Euskadiko Kutxaren eta Surpe tabernaren parean pasabide bana, sei metro eta erdi eta bederatzi metrokoak hurrenez hurren. Lanok amaitutakoan plaza urbanizatu egingo dute.

Gertu Gaek ezadostasuna azaldu du

Gertu Gae plataformak proiektu honekiko ezadostasuna azaldu du, besteak beste, erreka bistaraziz plazari duen funtzionalitatea kentzen diolako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak