Aratusteak, Santa Ageda eta San Blas jaiak asteburuan

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 4a, 11:54
Hainbat ekintza antolatu dituzte astebururako Aratusteak eta San Blas eta Santa Ageda jaiak direla eta. Gaurtik domekara bitartean izango dira ospakizunak.

Kintoak goizean goiz irten dira Santa Agedaren omenez kantuan eta eskean. Baserriz baserri eta herriko kaleetan egingo dute jarduna gaur egun osoz.

Bestalde, arratsaldean umeek Aratusteetako ospakizuna izango dute. Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoen saioa izango da pilotalekuan. Aurrez, txokolate eta torrada jana egingo dute umeek.

Arratsaldean, 18:30ean, abesbatzakoak irtengo dira Santa Agedako kantuak abestera. Batutako dirua Hirugarren Mundura bidaliko dute Anelkarren bitartez.

San Blas

San Blas Eguna otsailaren 3an izan bazen ere, ospakizuna zapatuan egingo dute Basalde auzoko San Blasen, 12:00etan.

Zapatuan Aratuste giroa ere izango da Antzuolan. Gaztetxekoek, afaria antolatu dute. 21:30ean izango da eta mozorrotuta joatea eskatu dute antolatzaileek.

Domekan dantza

Bestalde, domekan, herriko dantzariek hartuko dute lekukoa. Oinarin Dantza Taldekoek kalejira egingo dute herrian Aratusteetako pertsonaiak lagun dituztela: Hartza, tximinoa eta piztia hezlea, hain zuzen. Ondoren, dantza saioa eskainiko dute plazan 12:00etan.

Egun berean, Galartza auzoan ospatuko dute Santa Ageda eguna. 12:00etan meza izango da ermitan eta ondoren salda eta txorizoa banatuko dituzte. Jaia trikitilariek alaituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak