Haurreskola zabalik

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 3a, 11:48
Asteon ipini dute abian haurreskola. 0 eta 2 urte bitarteko bost ume daude oraingoz Vanessa eta Nerea irakasleen ardurapean.

Asteon zabaldu den haurreskolak instalazioei eta funtzionamenduari dagokienez, beste haurreskolendako erreferentzia izan nahi du aurrerantzean.

Horretarako, Udalak lan handia egin du umeei egokitutako eskola gertatzen. Proiektu bat egin zuten aholkularitza pedagogikoari garrantzia emanez.

Goizperren laguntza

Udalaren lanaz gain azpimarratzekoa da Herri Eskolaren beraren lana. Izan ere, haurreskolarekin elkarlanean jardungo du.

Bestalde, Goizper enpresak dirulaguntza eman du haurreskolako obretarako; 30.000 euro, hain zuzen ere. Egubakoitzean Udaleko eta Goizperreko ordezkariak haurreskolan izan ziren bisitan haurreskola nola geratu den ikusten.

Umeak asteon egokitzapen prozesuan daude eta pixkanaka hartuko dute haurreskolako martxa. Oraingoz bost ume dauden arren arduradunen ustea da datozen hilabeteetan umeen kopuruak gora egingo duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak