Astelehenean zabalduko dute haurtzaindegia

Aintzane Irizar 2005ko urt. 28a, 15:59
Datorren astelehenean, hilak 31, zabalduko ditu ateak herriko haurtzaindegiak. Oraingoz, bost umek ekingo diote ikasturteari.

Hala ere, ume gehiagorendako tokia ere badago haurtzaindegi berrian. Guztira, hogei umerendako lekua dago. 0 eta urtebete bitarteko umeendako gelan, zortzirendako; urtebete eta bi urte bitarteko umeendako gelan, berriz, hamabi umerendako tokia dago.

Inaugurazioa atzeratuta

Oraingo asteburuan inaugurazio ekitaldi ofiziala egitekoak ziren, baina, Jaurlaritzako arduradunek ezin zutela eta, atzeratu egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak