Txistu kontzertua izango dugu domekan

Aintzane Irizar 2005ko urt. 13a, 12:04
Domekan, hilak 16, txistu kontzertua izango dugu, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, mezaren ondoren, eguerdi partean. Txistu Taldeak, Antzuolako Abesbatzak eta Bergarako Metal Boskoteak parte hartuko dute.

Berez Gabonetako txistu kontzertua zena urtarrilean egiten dute azkeneko urteotan; halaxe egingo dute aurten ere. Domekan, hilak 16, izango da hori, udaletxean, meza bukatzen denean.

Kontzertu horretan, Antzuolako Txistulari Taldearekin batera, Antzuolako Abesbatzak eta Bergarako Metal Boskoteak parte hartuko dute.

Hona hemen domekarako prestatu duten egitaraua:

  • Goizeko izarra/ Jose Mari Gurrutxaga
  • Amayur/ Joakin Iruretagoiena
  • Atso Zalduteria/ Raimundo Sarriegi
  • Minueto/ V. Monzon
  • Tanda de danzas/ Manuel Delgado
  • Mendi aldera/ Isidro Ansorena
  • Agur Donibane/ Luis Mariano
  • Mendian gora/ Xabier Amuritza eta Imanol Lartzabal
  • Oi ama Euskal Herri/ Herrikoia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak