Urzelai eta Biteri txapeldun

Aintzane Irizar 2004ko abe. 21a, 13:58
Zapatu arratsaldean jokatu zituzten Herriko Pilota Txapelketako finalak. Urzelaik eta Biterik jantzi zuten txapela, Iparragirre eta Larrañagari 22 eta 19 irabazita.

Zapatu arratsaldean, 18:30ean hasita, jokatu zituzten Herri Mailako Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak. Mikel Urzelaik eta Jon Gurutz Biterik Julen Iparragirre eta Mikel Larrañagaren aurka jokatu zuten finaleko partidu hori. Urzelaik eta Biterik 22 eta 19 irabazi zieten Iparragirre eta Larrañagari.

Partidua luzea eta gogorra izan zen; Iparragirre eta Larrañaga hasi ziren irabazten (9 eta 2), baina, poliki-poliki, partiduari buelta ematea lortu zuten txapeldunek.

Erregetako txapelketa

Bestalde, aipatzekoa da Olalde pilota elkarteak Errege txapelketa antolatu duela herriko neska-mutikoendako. 30 bat umek parte hartuko du txapelketa horretan, eta urtarrileko lehendabiziko egunetan jokatuko dituzte partiduak. Finalak, berriz, hilaren 5ean izango dira, eta ondoren askaria egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak