Trafiko aldaketak martxan astelehenetik

Aintzane Irizar 2004ko aza. 19a, 11:05
Datorren astelehenean, hilak 22, martxan jarriko dituzte herri barruko trafiko aldaketak. Azkeneko asteotan seinale bertikalak jartzen, lurrekoak margotzen eta hainbat gune asfaltatzen ibili dira, aldaketa horiek egin ahal izateko.

Lan horiek guztiak amaituta, astelehenean, azaroak 22, jarriko dituzte martxan trafiko aldaketa guztiak. Honakoak dira aldaketak:

  • Kalebarrenen: Kalebarrengo zubitik Herriko plazara arteko bidea noranzko bakarrekoa izango da; behetik gorakoa, hain zuzen ere.
  • Buztinzuri: noranzko bakarrekoa izango da kale hori; behetik gora bakarrik pasatu ahal izango dira ibilgailuak.
  • Frontoi bidea: hau ere noranzko bakarrekoa; frontoitik Olaran aldera bakarrik.
  • Herriko Plazatik Sagastira edo Aiherrara: behetik (plazatik) Olaran aldera bakarrik joan ahal izango gara.
  • Sagasti eta Buztinzuri artekoa: goitik behera bakarrik ibili ahal izango gara, Sagastitik Buztinzurira.

Udalak herritarrei euren laguntza eskertu eta zera eskatu nahi die: kontu eta arreta handiz ibiltzeko, hasieran, batez ere, aldaketa hauek direla eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak