Aurten helduendako eta umeendako filmak eskainiko dituzte

Aintzane Irizar 2004ko aza. 18a, 11:38
Bihar, egubakoitza, hasiko dituzte aurtengo ikasturteko zinema emanaldiak. Denboraldi honetan, gainera, izango dugu berritasunik; izan ere, gazteendako eta helduendako filmak ere eskainiko dituzte, egubakoitz gauetan, hain zuzen ere.

Aurreko urtetan umeendako filmak bakarrik eskaini ditu Udalak Olaran etxeko aretoan. Aurtengo denboraldian, baina, gazteendako eta helduendako filmak ere eskainiko dituzte. Eskaintza berri hori egubakoitz gauetan izango da, 22:00etan.

Egubakoitzeko emanaldi hauek antolatzea erabaki du Udaleko Kultura batzordeak, udako Zinea izarpean programak arrakasta handia izan zuelako.

Domeka arratsaldetan, berriz, orain arte bezala, umeendako filmak ikusteko aukera izango dugu. Emanaldi horiek ere Olaran etxeko aretoan izango dira, 17:00etan. Helduen emanaldiei dagokienez, Van Helsing eta Troya izango dira lehenengo bi egubakoitzetan eskainiko dituzten filmak. Umeei dagokienez, berriz, honako filmak ikusteko aukera izango dute: Shrek II, Asterix eta Kleopatra, Hermano oso, Los tres mosqueteros, Pinocho 3.000 eta Titin. Marrazoen aintzira.

Berria-ren bildumako hainbat film ere ekarriko dituzte; hala nola, Rudy txerritxoa, Gezi urdina, Ipar haizearen erronka...

Umeek 1,30 euro ordaindu beharko dituzte filmak ikusteko; egubakoitz gauetako gazte eta helduendako sarrerak, berriz, bi euro kostako dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak