Bi lagun atxilotu dituzte Antzuolan

I.A. 2004ko aza. 16a, 12:13
Hainbat lagun atxilotu dituzte Euskal Herri osoan egindako Polizia operazioan. Antzuolan atxilotuak Francisco Agustin Cabo eta Amaia Mundiñano (Goienako lankidea) dira. Dagoeneko Madrilera eraman dituztela jakinarazi du EFE agentziak.

Espainiako Informazio Agentziek diotenez, Fernandez Iradiri aurkitu omen zioten zerrendaren harira datoz gauean egin dituzten atxiloketak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek aginduta egin dute operazioa: Araban, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Operazioak zabalik jarraitzen du. Adierazi dutenez, goizeko 1:00etatik 3:00retara egin dituzte atxiloketak, eta 150 poliziak hartu dute parte. EFE berri agentziaren arabera, atxilotu guztiak Madrilera eraman dituzte. Mementuz, 18 miaketa egin dituztela jakinarazi du Espainiako Barne Ministeritzak.

Atxilotuak eta non atxilotu dituzten:

Gizpuzkoan:

  • Ibon Urrestarazu Esnaola, Ordizia.
  • Alaitz Iturrioz Garmendia, Ordizia.
  • Margarita Eizagarri Aranburu, Zestoa.
  • Aritz Romanelli Aizpurua, Zumaia.
  • Aitziber Igoa Monge, Zumaia.
  • Francisco Agustin Cabo Fernandez, Antzuola.
  • Amaia Mundiñano Larraza, Antzuola.
  • Garikoitz Muxika Donostian (Ertzaintzak) Bart gauean Donostian atxilotua. Protesta batzuetan parte hartzeagatik izan da, ustez. Ez du zerikusirik beste atxiloketekin.

Nafarroan atxilotuak:

  • Lorea Azpilikueta Ariztorena, Iruña.
  • Igor Astibia Telletxea, Iruña.
  • Gorka Jaunarena Colmenero, Iruña.
  • Izaskun Villanueva Ortiga, Berriozar.
  • Iban Medina Azantza Berriozar.

Araban atxilotuak

  • Gustavo Fernández Villate, Gasteiz.
  • Koldo Lekuona Ruiz de Luzuriaga, Gasteiz.

Bizkaian:

  • Maider Viso Ziarrusta, Bilbo.
  • Ruben Nieto Torio, bilbo.
  • Jon Duque Santacoloma, Portugalete.

Euskal Herri guztian egindako polizia operazioa izan da. Espainiako Barne Ministeroak esan duenez, atxilotuek ETAri laguntzen zioten, azpiegiturak, babesa, eta helburuen informazioa emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak