Onartu dituzte arauak aldatzeko irizpideak

Aintzane Irizar 2004ko aza. 10a, 12:57
Arau subsidiarioetan Udalak egin nahi dituen aldaketak egiteko prozesuan beste urrats bat eman dute. Aurreko egubakoitzeko osoko bilkuran, arau aldaketen oinarriak onartu zituen udalbatzarrak. Gainera, aurkeztutako lau iradokizunak ez dituzte onartu.

Arauak aldatzearekin, Udalaren helburua da maristen eraikina zegoen tokian etxebizitzak egitea eta Sagasti auzoko zelaian, berriz, gizarte eta kultura etxea.

Arauak aldatzeko dokumentoaren aurrerapena jendaurrean egon zen eta irailean iradokizunak egiteko aukera izan zuten herritarrek. Gertu Gaek, Zutik-ek, Beheko auzoko bizilagunek eta herritar batek euren iradokizunak aurkeztu zituzten; Udalak ez ditu horiek onartu.

Aurreko egubakoitzeko osoko bilkuran, arau aldaketen oinarri izango diren irizpideak onartu zituzten; iradokizunik onartu ez dutenez, bere horretan jarraitzen dute arauak aldatzeko irizpideek.

Iradokizun batzuek zalantzan jartzen zuten Udalaren proposamenen legaltasuna; horren gainean, zera adierazi digute Udaletik: txosten tekniko eta juridikoek argi lagatzen dutela proposamenok legezkoak direla. Orain, arauak aldatzeko hasiera bateko dokumentua idatziko dute teknikoek; abenduko osoko bilkuran aztertuko dute dokumentu hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak