Umeendako "Hitzak patriketan" antzezlana izango dugu domekan

Aintzane Irizar 2004ko urr. 28a, 19:10
Domekan, hilak 31, Hitzak patriketan antzezlana eskainiko du Txalo taldeak, Udalak antolatuta. Arratsaldeko seietan izango da hori, Olaran etxeko aretoan. Hiru eta bederatzi urte bitarteko umeei zuzenduta dago Txalok dakarkigun ikuskizuna.

Magiaz betetako ikuskizuna ekarriko digu Txalo Produkzioak taldeak domeka arratsaldean. Etxeko txikienei zuzenduta dago Hitzak patriketan antzezlana, hiru eta bederatzi urte bitarteko neska-mutikoei, hain zuzen ere. Iñaki Beraetxe eta Aizpea Goenaga aktoreek jardungo dute emanaldi horretan. Barbara Labezomorroa, Agustina Oiloa eta Pepa dira antzezlanean kontatzen den istorioaren protagonistak.

Hiru ataletan banatutako dago ikuskizuna; lehen atala Izenak deitzen da, eta Barbara Labezomorroa izango da protagonista. Barbara konturatzen da bere izaera ez datorrela bat bere izenarekin, eta ahalegin guztiak egingo ditu hori lortzeko.

Zenbakiak izenekoa da antzezlanaren bigarren atala. Agustin Oiloa da protagonista eta zenbakiekin hainbat arazo dituela ikusiko dugu.

Hirugarren atalaren izenburua da Koloreak; atal horretan, Pepa dugu protagonista; neskato horri margotzea gustatzen zaio. Pepe bere lehengusuak badaki margotzen, baina, ez dio Pepari margotzen irakatsi nahi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak