Aiherra-Antzuola Lasterkaldiaren gaineko hainbat ekintza antolatu dituzte

Leire Kortabarria 2004ko urr. 18a, 14:18
Aiherra-Antzuola Lasterkaldia urriaren 29an eta 30ean izango da, eta, jendearen parte-hartzea bultzatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte: besteak beste, Aiherrara autobusa, bazkaria Antzuolan, eta material salmenta.

Lasterkaldia hilaren 29an hasiko da Aiherran, Nafarroa Beherean, eta hasieratik hor egon nahi duten antzuolarrei gauzak errazteko, autobusa antolatu dute eragileek. Doan da, baina izena eman behar da aldez aurretik, hilaren 25a baino lehen, udaletxean edo liburutegian. Egunean, 16:00etan irtengo da Sagasti auzotik eta 21:00etan itzuliko da Antzuolara.

Lasterkaldia Antzuolara iritsi dela ospatzeko, herri bazkaria egongo da urriaren 30ean, frontoian, eta txartelak salgai daude, hilaren 25 arte, herriko tabernetan, liburutegian eta udaletxean. Helduendako, 10 euro da salneurria; 10 urte artekoendako, 5 euro.

Azkenik, Aiherra-Antzuola senidetzearen urteurrenaren logoarekin kamisetak jarri dituzte salgai. Horiek udaletxean eta liburutegian dituzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak