Haurreskolarako izenemate epea, astelehenean zabalik

Leire Kortabarria 2004ko ira. 24a, 13:57
Haurreskolak urtarrilean zabalduko ditu ateak, eta ikasturterako izenemate epea laster zabalduko dute; hain zuzen, astelehenetik, irailak 27, urriaren 8ra arte izango da horretarako aukera. 0-2 urte bitarteko umeendako 21 leku izango dira.

Antzuolako Haurreskola partzuergoko ikastetxerako izenemate epea astelehenean, hilak 27, izango da zabalik. Horretarako, udaletxera joan eta Jonerengatik galdetu behar dute interesatuek. Telefonoa da 943 76 62 46. Hainbat dokumentu aurkeztu behar dira, hala nola:

  • Familia liburuaren eta gainerako seme-alaben familia liburuaren fotokopia.
  • Erroldatze-agiriaren fotokopia.
  • Errenta-aitorpenaren agiriaren fotokopia.
  • Gurasoen NAren fotokopia.
  • Umearen bi argazki.
  • Lan egoera aitortzen duen agiriaren edo, langabeen kasuan, INEMeko agiriaren fotokopia.
  • Txertaketa agirien eta osasun txartelaren fotokopiak.

Horiek dira garrantzitsuenak, baina bete beharreko edo aurkeztu beharreko bestelakoen berri udaletxean jasoko duzue. Kuota 135 euro izango da bost ordu edo gutxiagoko egonaldien kasuan, eta 180 euro, hortik gorakoen kasuan.

Haurreskola egiten ari dira. Urtarrilean, Errege ostean, ateak zabalduko ditu. Bi gela izango dira: 0-1 urte bitartekoenean, gutxienez lau ume eta gehienez zortzi izango dira; 1-2 urte bitartekoenean, berriz, gutxienez sei eta gehienez hamahiru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak