Begoña ‘La flecha amarilla’ irabazteko atarian geratu zen

Aintzane Irizar 2004ko uzt. 22a, 14:59
Astelehenean, hilak 19, herriko jaien biharamunean, jokatu zuten ETB2ko La flecha amarilla lehiaketako finala. Begoña Egaña antzuolarra izan genuen finalistetako bat, baina, ezin izan zuen lehiaketa irabazi. Aitor lehiakide bilbotarra izan zen irabazlea.

Finalerako txartela lortzeko froga bat jokatu behar izan zuen Begoñak Finisterren, Patxiren aurka. Froga hori irabazita, finalean ikusi ahal izan genuen astelehenean, Vicente eta Aitorrekin batera.

Azkeneko lehian, Aitor eta Begoña

Programaren erdialdean, bi lehiakide bakarrik geratu ziren, Begoña eta Aitor, hain zuzen ere. Vicente izan zen programako lehen zatian boto gutxien lortu zuena, eta finaletik kanpo geratu zen. Gauzak horrela, bilbotarraren eta antzuolarraren artean zegoen lehia.

Ez zuten botoen portzentajeen berririk eman, baina, jakin dugunez, pare-parean ibili ziren Begoña eta Aitor. Azkenean, baina, bilbotarrak eraman zuen 18.000 euroko saria.

Antzuolar koadrila Miramonen

Begoñari animuak ematera koadrila handia joan zen Miramonera; Begoñaren koadrilakoak eta senitartekoak joan ziren, hamabost bat lagun, guztira.

Programa bukatu zenean, honako argazkia atera zuten guztiek, Begoñarekin batera.

Begoñak kontatu digu pozik dagoela: “Ez da gutxi izan honaino iristea eta pozik nago. Ia seguru nengoen Aitorrek irabaziko zuela lehiaketa; merezi zuen, gainera, irabaztea”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak