Herriko jaiak eguenean, hilak 15, hasiko dira

Aintzane Irizar 2004ko uzt. 13a, 14:32
Dena prest dago herriko jaietarako. Eguenean, hilak 15, hasiko dira Antzuolako jaiak eta domekan, hilak 18, bukatuko dira. Txosnak jarri dituzte, jaietako banderatxoak ere bai, dantzariek eta alardean parte hartuko dutenek hainbat entsegu egin dituzte...

Hona hemen jaietako egitaraua eta, ondoren, txosna batzordearena:

Eguena, 15

  • 10:30-13:00 Umeendako jolasak herriko plazan, udaleku irekietako begiraleekin.
  • 13:30 Umeen herri bazkaria, herriko plazan.
  • 15:00-17:00 Umeendako jokoak herriko plazan, begiraleekin.
  • 18:00 Jaien hasiera iragartzeko txupinazoa eta kanpaiak. Horren ondoren, txistularien kalejira eta buruhandiak.
  • 19:30 Salbea parrokian. Antzuolako abesbatzak Arrueren Salbea kantatuko du.
  • 20:15 Oinaringo umeekin, ikurrin dantza. Antzuolako bandera eta Ikurrina jasotzea. Horren ondoren, udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.
  • 22:00 Sointek taldearekin karaokea.
  • 00:00 Suzko zezena herriko plazan.
  • 00:30-01:30 Sointek taldearekin, diskoteka.

Egubakoitza, 16

  • 09:55 Txupinazoa.
  • 10:00 Txistulari taldearekin, goiz-eresia.
  • 11:00-13:30 Umeendako jolasparkea herriko plazan.
  • 11:30 Meza nagusia.
  • 12:30 Bertso saioa Zurrategin, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin. Erretiratuek salda beroa eskainiko dute, nahi duen guztiarendako.
  • 15:30-18:00 Umeen jolasparkea herriko plazan.
  • 19:00-20:00 Zezen txikiak eta poneyak herriko plazan.
  • 20:00 Presoen aldeko ekitaldia herriko plazan: senideei omenaldia egingo zaie. Horren ondoren, sagardo eta pintxo dastaketa egingo dute.
  • 23:00-00:30 Alazan taldearekin dantzaldia herriko plazan.
  • 23:00 Rock kontzertua Zurrategin, Gazte Asanbladak antolatuta.

Zapatua, 17

  • 09:55 Txupinazoa.
  • 10:00 Txistulari taldearekin goiz-eresia.
  • 11:30 Bergarako Udal musika bandaren kalejira.
  • 11:30-13:30 Euskal kantu eta jolasak herriko plazan, Bergarako Jardun euskara elkartearen eskutik.
  • 12:30 Bergarako Udal musika bandaren kontzertua, Zurrategin.
  • 18:00 Mairuaren Alardea.
  • 19:00 Oinarin taldearen dantza saioa.
  • 21:00-22:00 Joselu Anaiak taldearekin, dantzaldia.
  • 21:30 Herri afaria, Txosna batzordeak antolatuta.
  • 23:00-02:00 Joselu Anaiak taldearekin, dantzaldia.
  • 00:00 Suzko zezena, herriko plazan.

Domeka, 18

  • 11:00-13:00 Aeromodelismo erakustaldia, Helimodel taldearen eskutik. 12:30 arte hainbat auto gidatzeko aukera egongo da plazan. 12:30ean hasita, berriz, helikoptero eta hegazkinekin erakustaldia egingo dute, Sagastiko zelaian.
  • 12:30 Gastronomia dastaketa herriko plazan. Trekutz elkartekoak arduratuko dira dena gertatzeaz eta zerbitzatzeaz.
  • 12:30 Herrian nabarmendu diren kirolariei omenaldia, herriko plazan.
  • 17:00 Pilota partiduak, Udal Pilotalekuan: Berraondo-Urberuaga/ Baleztena-Auxkin; Goñi II.a-Elkoro/ Gonzalez-Apeztegia.
  • 19:00-20:15 Trapu Zaharra taldearekin, kale antzerkia: Elvis, joan hadi antzezlana.
  • 20:30-22:00 eta 23:00-01:00 Nekin taldearekin dantzaldia.

Txosna batzordearen egitaraua

Eguena, 15

  • 19:00 Txosnen irekiera

Egubakoitza, 16

  • 20:00 Presoen aldeko ekitaldia Herriko Plazan. Ondoren, sagardo eta pintxo dastaketa.
  • 23:00 Rock kontzertua Zurrategin.

Zapatua, 17

  • 19:30 Gazte asanbladen arteko herri kirolak. Idiazabal, Urretxu, Etxarri-Aranatz eta Antzuola.
  • 21:30 Herri afaria txosnetan. Ondoren, DJ Bull-en emanaldia.

Domeka, 18

  • 01:00 Edatekoa doan. Zabalik dauden botilak gastatzeko bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak