Patxiko Txerren ipuin lehiaketako sari banaketa egin zuten

Eneida Iturbe 2004ko eka. 21a, 11:34
Eguen goiza berezia izan zen Antzuolako Herri Ikastetxean, antzerki emanaldia eta Patxiko Txerren ipuin sariketako sari banaketa egin zituzten eta. Zazpigarren aldiz antolatu du Udal Liburutegiak sariketa hau.

Umeek urtetik urtera gero eta ipuin hobeak aurkezten dituztela dio Lurdes Alberdi liburutegiko arduradunak.

Aurten ia 100 neska-mutikok hartu dute parte sariketan. Horietako zazpik saria jaso zuten eguenean.

Saridunak

  • OHOko lehen mailako haurren artean Olatz Abasolo saritu zuten Karakolak eta ekaitza ipuinagatik. Berak, gainontzeko saridunek bezala, ipuin sorta bat eskuratu zuen.
  • 2. mailatik Amaia Ramirez de Okarizen Tranbia zaharra ipuina izan zen irabazle.
  • 3. mailako lanen artean Frantziara joan beharra bizitzera saritu zuten, Maddalen Belastegirena.
  • 4. mailako guztiek espazioaren gaineko ipuinak idatzi zituzten gai hori landu zutelako eskolan; Aitor Kortabarriak jaso zuen saria.
  • 5. mailan bi mutikoren lanak nabarmendu zituen epaimahaiak: Andoni Zabaloren Kanika magikoa eta Mikel Garciaren Eulien kontuak.
  • 6. mailan Inti Fraile saritu zuten, Amonaren erretratua lanagatik.

Saritutako ipuinak liburuxka batean jaso dituzte eta parte hartzaile guztiek eskuratu dute ale bana. Bestalde, aurkeztutako ipuin denak koadernatu egin dituzte. Hala, bilduma hori liburutegian egongo da nahi duenak irakurtzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak