Alardearen gaineko erakusketa zabalduko dute asteburuan

Aintzane Irizar 2004ko eka. 15a, 17:36
Mairuaren Alardearen Elkarteak eta Udalak erakusketa antolatu dute datozen bi asteburuotarako. Alardearen gaineko erakusketa izango da; hantxe egongo dira ikusgai argazkiak, dokumentuak, jantziak, armak... Olaran etxean izango da erakusketa.

Zapatuan, hilak 19, zabalduko dute Mairuaren Alardearen gaineko erakusketa Olaran etxean, eta zabalik egongo da datozen bi asteburuotan. Zapatuetan, 18:30etik 20:00etara; domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara. Erakusketa horretan Alardearekin lotutako material ugari jarriko dute ikusgai: alardeen gaineko informazioa, dokumentuak, argazkiak, bandera, alardeko pertsonaien jantziak... Bideo bat ikusteko aukera ere egongo da, Olaranen bertan.

Helburua, alardea indartzea

Maiatzean aurkeztu zuten Mairuaren Alardearen Elkartea; elkarte horren helburua da Antzuolako jai horri indarra ematea. Horretarako, euren zereginetako bat izango da alardea ezagutaraztea, herritarren zein kanpotarren artean. Testuinguru horretan kokatu behar dugu erakusketa hori. Bestalde, mahai bat jarriko dute erakusketan bertan, elkarteko kide izan nahi dutenek edo alardean parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak