Markel Lete: "Pozik nago Realean jokatzeko aukera dudalako; oso esperientzia polita da"

Aintzane Irizar 2004ko eka. 4a, 13:21
Eibar taldeko jokalaria da Markel, Altzetako mutikoa. Orain, Realak hartu du, hainbat partidu eta txapelketa jokatzeko. Andorran egon zen aurreko asteburuan, eta oraingoan, berriz, Madrilera doa.

Noiztik diharduzu Realarekin jokatzen?

Aurreko astean bertan jokatu nuen lehendabiziko partidua. Realak, berez, ez dauka alebin mailako talderik, baina, torneoren batzuetan parte hartu nahi duenean, Gipuzkoako hainbat mutil hartzen ditu taldea osatzeko. Horrelaxe hasi naiz neu ere.

Ze partidu jokatu dituzu Realarekin?

Lehendabizikoa Corellan jokatu genuen; aurreko asteburuan, berriz, Andorran egon gara torneo bat jokatzen. Eta, oraingo asteburuan, berriz, Madrilera goaz, Canal Plus torneoa jokatzera.

Pozik egongo zara, ezta?

Bai, esperientzia ona izan da niretako, oso pozik nago Realean jokatzeko aukera izan dudalako.

Eibar taldean hasi zara jokatzen aurtengo denboraldian. Zela suertatu zitzaizun aukera hori?

Lagun baten aitak galdetu zigun ia nahi genuen Eibarrera joatea proba batzuk egitera; animatu ginen, proba horiek egin genituen eta taldean hartu gintuzten.

Antzuolako besterik badabil Eibarren?

Bai, Ander Arana, Jon Madariaga eta hirurok jokatzen dugu talde berean. Hiruron gurasoek eramaten gaituzte Eibarrera, txandaka.

Denboraldi ona egin duzue Eibarren?

Bai, pozik gaude, lehenengo fasean hirugarren geratu ginen; bigarren fasean, berriz, hamaikagarren postuan sailkatu gara.

Zelako jokalaria zara? Zela ikusten duzu zeure burua?

Erdilaria naiz, eta esaten dute gogorra naizela, erresistentzia dudala. Hala izango da!

Zure jokalari gustukoena?

Karpin eta Xabi Alonso gustatzen zaizkit gehien.

Zela ikusten duzu etorkizuna? Futbol jokalaria izan nahi duzu?

Bai; zaila izango da, baina, saiatu beharko naiz, behintzat. Jokalari on asko dago, eta oso gutxi iristen dira profesional mailara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak