'Zinea Izarpean' programa abiarazi du Udalak

Aintzane Irizar 2004ko eka. 3a, 12:30
Egubakoitzean izango dugu Zinea Izarpean programako lehen filma ikusteko aukera, frontoi txikian; El ultimo samurai filma, hain zuzen ere, eskainiko dute, 22:30ean. Guztira, sei film eskainiko dituzte guztira, uztailaren 23ra arte.

Programa berri bat abiaraziko du Udalak aurtengo udarako; kalean filmak ikusteko aukera eskainiko digu, hain zuzen ere, herritarroi.

Ekimen honekin, Udaleko arduradunen helburua da gaur egun herrian dagoen eskaintza kulturala zabaltzea eta aisialdirako, herritarrei ekimen ezberdin bat eskaintzea. Kontuan hartu behar dugu, gainera, gaur egun ez dagoela zinema aretorik herrian, eta urtean zehar dagoen eskaintza bakarra umeendako dela.

Emanaldiak, frontoi txikian

Udal Pilotalekuaren kanpoko aldean, frontoi txikian, hain zuzen ere, izango dira film emanaldiak. Egubakoitzetik aurrera, astero eskainiko dute film bat, 22:30ean hasita. Egubakoitzean bertan, El ultimo Samurai filma ikusteko aukera izango dugu. Tom Cruise aktorea dugu film horretako protagonista.

Datorren egubakoitzean, hilak 11, Love actually filma eskainiko digute; Hugh Grant, Emma Thompson, Liam Neeson eta Rotwan Atkinson aktoreek, besteak beste, parte hartzen dute film horretan.

Ekainaren 18an izango da hurrengo emanaldia: Isabel Coixet zuzendariaren Mi vida sin mí filmaz gozatzeko aukera izango dugu. Bi Goya sari irabazitakoa dugu film hori. Hurrengo filma uztailaren 2an eskainiko dute, Lágrimas del sol izenekoa, hain zuzen ere. Uztailaren 9an Días de futbol eskainiko dute; eta, azkeneko filma, Clint Eastwoodek zuzendutako Mystic River izango dugu, uztailaren 23an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak