Julen Garitano seigarren Aizkorriko maratoian

Aintzane Irizar 2004ko mai. 24a, 13:06
Domekan jokatu zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren hirugarren edizioa. Bi antzuolarrek parte hartu zuten proba horretan: Julen Garitanok eta Igor Labaienek, hain zuzen ere. Julen seigarren sailkatu zen.

Julen Garitano antzuolarrak lan bikaina egin zuen domekan, Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Lau ordu, 21 minutu eta 58 segundu behar izan zituen maratoia amaitzeko, irabazleak baino 15 bat minutu gehiago. Mario Pelotti italiarrak irabazi zuen lasterketa (04:06:46), eta errekor berria jarri zuen, gainera. Igor Labaienek, berriz, 188. postuan amaitu zuen lasterketa (06:08:33).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak