Mairuaren Alardearen Elkartea aurkeztuko dute

Aintzane Irizar 2004ko mai. 26a, 13:20
Bihar, hilak 27, Mairuaren Alardearen Elkartea aurkeztuko dute, 19:00etan, Olaran etxean. Elkarte honen helburua izango da alardea sendotzea eta bultzatzea. Hantxe izango dira Jaurlaritzako eta Diputazioko ordezkariak ere.

Jose Luis Kortabarria izango da elkarte berri honetako presidentea. Bera izan da urtetan alardeko protagonistetako bat, kapitainaren papera egin du eta. Berarekin eta elkarteko beste kide batzuekin batera, egueneko aurkezpen ekitaldian izango dira, besteak beste, Udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako kultura ondarearen zuzendari Arantxa Artzamendi eta Foru Aldundiko ondarearen teknikari Gabriela Vives.

Alardea bultzatzea helburu

Jose Luis Kortabarria presidenteak azaldu digunez, euren helburua da alardea babestea, bultzatzea eta indarberritzea. Bestelako ondareak babesten eta zaintzen diren moduan, ohiturak ere ondareak dira eta. Gainera, herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute. Momentuz, bost lagunek dihardute elkarte horretan, baina ateak zabalik dituzte parte hartu nahi dituenarendako.

Eskopetarien kapitain berria

Bestalde, alardeko eskopetarien kapitain berria ere aurkeztuko dute eguenean. Jose Angel Arbuluk egingo du aurrerantzean paper hori. Genaro Laskurain ibili da kapitain lanak egiten azkeneko 25 urteotan, baina, iaz aurreratu zuen bezala, laga egingo du zeregin hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak