Debagoieneko herri eskolak
Debagoieneko herri ikastetxe edo eskola gehienetatik, 170 bat neska-mutiko etorri ziren eguaztenean Antzuolara; honako ikastetxe hauetatik, hain justu: Bergarako San Martin, Eskoriatzako Luis Ezeiza, Aretxabaletako Kurtzebarri, Aramaioko San Martin, eta Arrasate, Elgeta eta Antzuolako herri ikastetxeetatik; Debagoienekoekin batera, Soraluzeko Herri Ikastetxeko ikasleak ere Antzuolan izan ziren.
Era guztietako jokoak
Goizean, 10:00etan hasita, herri kirolak egin zituzten, taldeka: zaku lasterketak, harri jasotzea, soka-tira, txinga eramatea, lokotx bilketa... Bazkalostean, berriz, 14:30 aldera, hainbat txokotatik pasatu ziren taldeak, eta era guztietako jolas tradizionaletan ibiltzeko aukera izango zuten: kromoetan, gomarekin, dokearekin, hariekin, tortolosekin, yo-yoarekin, boloetan, intxaurrekin, diaboloarekin...