Vascongados trenaren gaineko erakusketa asteburuan

Usoa Agirre 2004ko mai. 13a, 20:25
Antzuolako Udalak Vascongados trenaren gaineko erakusketa antolatu du. Asteburu honetan eta datorrenean izango da zabalik, Olaranen: argazkiak, dokumentuak eta bestelako material ugari egongo da ikusgai.

Trenarekin eta trenbidearekin lotutako era guztietako materiala egongo da ikusgai erakusketan. Material gehiena Azpeitiko Trenaren Euskal Museotik ekarri dute. Beste hainbat argazki eta dokumentu, berriz, hainbat herritarrek lagatakoak dira.

Besteak beste, ikusgai egongo dira honako hauek: bidaiarien txartelak, lokomotora egileen plakak, azkeneko bidaiako txartelak eta ordutegien taula bat.

Ikus-entzunezkoa ere bai

Ikus-entzunezko bat ere ikusi ahal izango da; Agustin Lete eta Bittori Lezeta herritarren laguntzarekin prestatu dute bideo hori.

Asteburu honetan eta datorrenean izango da zabalik erakusketa, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak