Anje Duhalderen kontzertua zapatuan, maiatzak 1

Aintzane Irizar 2004ko api. 30a, 14:58
Anje Duhalde kantariaren kontzertua izango dugu bihar, zapatua, osoko bilkuren aretoan. Gaueko hamarretan izango da emanaldia, eta sarrera bost euro izango da.

Debagoieneko Mankomunitateak eta Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundeak, Iparraldea bertan programa antolatu dute. Hamabostaldi kulturala izan da, eta maiatzaren 2an, domeka, amaituko dira ekitaldiak. Horren barruan antolatu dute biharko kontzertua.

Iparraldea bertan

Mankomunitateak eta EKEk abian jarri duten programa horren helburua da, izenak berak dioen moduan, Ipar Euskal Herria bertaratzea; hau da, Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanak areagotzea eta batak bestea hobeto ezagutzea.

Helburu horrekin, Debagoieneko hainbat herritan antolatu dituzte ekitaldiak: iparraldeko idazleak, kantariak, antzerki eta dantzari taldeak... denetik izan dugu hamabost egun hauetan gure ibarrean.

Bi erakusketa ere jarri dituzte debagoiendarron eskura. Bata, Oñatin, Kantuketan izenekoa. Erakusketa horretan 1947an grabatutako euskal kantak entzuteko aukera dago Oñatiko Kultura Etxean. Domekara arte, hilak 2, dago zabalik erakusketa hori.

Gatzagan, bestetik, Euskal Herriko Aurpegiak izeneko erakusketa egon da, baina, martitzenean amaitu zen. EKEk antolatutako erakusketak dira biak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak